Blues Larunbata Katakun

"J.A.C. (Jaime Alvarellos Correcher) nauzue. Abeslaria, gitarrista eta musika irakaslea naiz, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian, Musikenen, "Gitarra Jazz" espezialitatean titulatua. Musika beltza jotzen dut, batez ere blues, ragtime eta soul. Urte askotan zehar asko miresten ditudan musikariekin jotzeko plazerra eduki dut, hala nola J. A. Bátiz, Dani Lizarraga, Kike Arza, Alejandro Mingot, Iosu Izagirre, Iker Uriarte, Oskar Lakunza, Javier Ramos, Ludovic Bource, Simone Negrín, Xacobe Martínez, Pablo Castaño, Manolo Gutiérrez, Ramón Bermejo, Leire Telletxea, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, e. a.
TolosandBlues Jaialdia, Cameros Blues Jaialdia, Burlata Blues Jaialdia, Udazkena Blues, Feito a Man (Compostelako Donejakua), Jazzaharrean (Gasteiz), Kultur (Nafarroa) bezalako jaialdietan jo izan dut eta baita Baluarte (Iruñea), Victoria Eugenia Antzokia (Donostia), Teatro Principal (Compostelako Donejakue) bezalako areto eta lokaletan ere." 



Gaur laukotean izango dugu katakun baino aurrerapen gisa horra bakarka -ko bideotxo bat




















Entzun hemen

Piró Zaragozatik datorren bakarlariak folk akustiko progresiboa jorratzen du. 
Gitarra akustikoa eta ahots arina. Abesti lasaiak, biluziak, laukiak eta aldi berean zerra baten hortzen intetsitate dinamikoarekin bultzatuak.














hemen bideo bat














Igande honetan Xabi San Sebastian musikari donostiarrak "Zuhaitzak ez du beldurrik" azken laneko abestiak aurkeztuko dizkigu Katakun bere taldeak lagunduta. Folk eta rock doinuak nahasten ditu bere musikan.

http://www.xabisansebastian.com

Low Riders

Low Riders Txekiar errepublikar jatorria duen taldea da. Marek eta Michal (gitarra eta ahotsa) Europan zehar ibili izan dira jotzen baino gaur egun Zumaian bizi dire eta bertako musikariekin  osatu dute taldea. Countrya eta rocka uztartzen dute gitarra, banjoa, ahots eta perkusioen bidez.
Ortzegunean 19:30tan Katakun.

https://lowridersbanda.bandcamp.com/album/forgive-your-enemies


Doninorrez

                                           




















  adittu hemen


Imanol Ubedak bere ibilbidean saltutxoa eman eta
bakarkako bere lehenengo proiektuarekin dator gurera
besapean diska eder bat duela.

Tristtan Mourguy






















adittu hemen

Petti


Rukula vs M-ak


La Habanan grabatu du bere azken diska Audience talde Gernikarrak. 2002tik beti lanean eta bide berriak bilatzen aritu den taldea dugu hau. Musika eta hizkuntza ezberdinei ateak zabalduz, bertze behin ere pausu berri bat eman dute. Isla izeneko diska eskuetan dutela datoz Katakura. Musikari finak eta soinu zainduak entzuteko aukera paregabea guretzako.
http://www.bidehuts.net/wordpress/?p=8671&lang=eh
Gezurra dirudi, baina urtebete igaro da ostatua berrireki genuenetik. Eta era berean, 'katakume' egitasmoa sortu genuenetik. Zuen kuota eta Auzolanei esker, Katakuk herriari egiten dion ekarpena oparoagoa izaten ari da. Bertaratzen den edonork eskaintza musikal eta kultural aberatsa aurki dezake. Eskerrak ematea gutti iruditzen zaigu, eta horregatik, KATAKUME EGUNA antolatzea erabaki dugu. Gorde ezazue Martxoaren 10a (Larunbata) zuen agendatan. Urte osoko ostatuko kontuei eta ekitaldiei errepasoa emanen diogu eguerdian. Bazkari eder baten ondoren, atsaldea kantuan igaroko dugu eta arratsin INOREN ERO NI taldearen kontzertua izanen da. Eta bukatzeko, DJ TOROROk amaiera ederra emango dio egunari.

InoreneronI


Pelax argazkiak


 Pelaxek kontzertu ederra eman zuen
Otsailaren 9an. Taldea bere onenean
dagoela argi utzi zuten. Hurrengoaren
zain... bitartean... tori irudi batzuk!

Milesker Amaia Oca, zure argazki
hauek erakusten uzteagatik!




PINTXOPOTE GIROTUA

                                  
Ostiral honetako pintxopotea desberdina izango da Katakun. Ardo, pintxo eta zuritoen zaporeak toke berexia izango dute zalantzarik gabe, izan ere, 20:00tan zuzeneko musikak girotuko du ortziletako aperitifa. Bi talde izango ditugu taula gainean. Alde batetik Iñigo Muguruzaren "Hiru leike" proiektu berriaren aurkezpena entzungo dugu. Oraingoan formatu ttikiko aukera egin du Iñigok, bere gitarra eta Ane Odriozolaren ahotsaz osatzen da Hiru leike. Ane Odriozolak "Indidxabak" Irungo bere taldearekin ere joko du.

Hiru leike
Indidxabak

Greziara bidaia katakun

Η παραδοσιακή ελληνική μουσική θα μας δώσει μια λαμπρή λάμψη αυτή την Κυριακή. Επίσης, η σαλάτα θα είναι στα ελληνικά για όσους φτάνουν λίγο πριν την έναρξη της συναυλίας και, φυσικά, για εκείνους που σκέφτονται να μεταφράσουν αυτό το κείμενο στη Βασκική.

Poto!!!!


Hordago!

Igande honetan arratsaldeko 16:30tan Euskal Herriko mus txapelketako kanporaketa izango da katakun. Animatu!