Hitzaldia: Catalunyako CDR-ak

Catalunyako herriak inoiz bizi izan duen mobilizaziorik haundiena burutu du azken hilabeteetan. Urriaren 1erako, jendearen antolakuntzaz sortu ziren Erreferundumaren Defentsarako Komiteak orain Errepublikaren Defentsarako Komite (CDR) bihurtu dira. Herri batasuna eta herri mobilizazioa oinarritzat hartuta antolatzen diren Komiteak dira, herritik eta herriarentzako Errepublika duin bat helburu dutenak. Errepublikaren Defentsarako Komite hauen inguruan gehiago ikasteko, abenduak 10, igandea, eguerdiko 12tan hitzaldia izango da Katakun. Bartzelonako GrĂ¡cia auzoko CDR-ko partaideak eta Esquerra Independentistako kideak bertan izanen dira.