Hitzaldia: Catalunyako CDR-ak

Catalunyako herriak inoiz bizi izan duen mobilizaziorik haundiena burutu du azken hilabeteetan. Urriaren 1erako, jendearen antolakuntzaz sortu ziren Erreferundumaren Defentsarako Komiteak orain Errepublikaren Defentsarako Komite (CDR) bihurtu dira. Herri batasuna eta herri mobilizazioa oinarritzat hartuta antolatzen diren Komiteak dira, herritik eta herriarentzako Errepublika duin bat helburu dutenak. Errepublikaren Defentsarako Komite hauen inguruan gehiago ikasteko, abenduak 10, igandea, eguerdiko 12tan hitzaldia izango da Katakun. Bartzelonako Grácia auzoko CDR-ko partaideak eta Esquerra Independentistako kideak bertan izanen dira.

.....   ...............................................
.........    ..........................................
.............     .....................................
...................     ...............................
........................     ..........................
................        ...............................
..........        .....................................
.................        ..............................
......................               ..................
............................                     .......
.................................                   
....................................               
............................................               
......................................................                     

Argazkia:  Asier Gogortza
Abenduak 1-23:00tan

Abendua goxo-goxo


Zortzitan





Berako Mik estudioetan grabatu berri du
Ainara Legardonek bere lan berria.
Esperimentazioan bidai berri bat egin du Xabier Erkiziaren laguntzaz eta emaitza
taula gainean aurkezteko saltoa eman berri du bere taldearekin batera. 
Lan ilun, gordin, zatar, ixil eta pertsonal baten aurrean ikusiko dugu gure burua 
gaur iluntzean. Zortzitan.
http://www.ainaralegardon.com

Andrea Rottin

Zer erran Andrea Rottineri buruz? 2010 ezkeroztik ia urtero bixita egin digun artista txekiarra, ia ohartu gabe gurekin batera heldutzen (edo zahartzen) ari dena, entzuteaz aspertzen ez garena, xumea, berexia eta bakarra.
Lan berria aurkezteko, nola ez, gurean bere lekutxoa gordeko diogu.
Berekin batera  Les Futur.s Mort.s taldea arituko da.













entzun hemen diska berria

THE PUMCLIKS ORCHESTRA



















Beraien erranetan "post-tradizional" musika egiten duen taldea dira. 
Europan zehar egiten ari diren biraren etapatxo bat Katakun gastatuko dute. 
Post-22:30tan izango da, hau da, 23:00tan. 
http://www.pumcliks.ch/pages/en/home.php

Velozet?

-Velozet? Zein dire hoiek?
-Bai.. Bull-en talde berria.
-Bertze bat? Saltsa auniztan ibilki da ez?
-Tope beti!
-Nonguk dire pues?
-Hondarbiko batzukin juntatu ta disko berria grabatu omente.
-Ta ze rollo ittente?
-Ustez Bull-en talde kañerona dela hau.
-Aber girua egoten den...
-Lurraren gaua beti izatten da berexia, ta gainera gero DJak ta...
-Aiou!
-Aiou!


Irailak 30 19:00tan (terrazan)

DUOT (Igualada, BCN)

Hamar urte daramatzate Albert Cirerak (Saxoak)  eta Ramón Pratsek (bateria) DUOT izenpean free jazz emanaldiak egiten eta diskoak ateratzen. Estilo horretako izenik handienak ekartzen dituzte burura Duot-en piezek. Aurten, The Ex taldeko Andy Moorekin hirukote gisa argitaratu dute Food diskoaz gain, Duoten 10 urteak ospatzeko 10 orduko bi kontzertu egin dituzte. Sasoi betean datozkigu beraz, lehenengo aldiz Euskal Herrian!

TXARANGA URRETABIZKAIA
(Jon Mantxi, Ferlooper, Fernando Ulzión, Myriam Petradalanda, IbonRG, Chavecito de la Cal, Lars Windgum)

Orkestra hiperbentilatua. Zazpi haize-instrumentok osatzen dute orkestra hau, hiru tronpeta, bi saxo eta tronboia. Egun honetarako propio prestatutako zenbait konposizio aurkeztuko dituzte.


https://repetidordisc.bandcamp.com/album/duot


Trilitrate

Igande ilunabarrean Trilitrate talde galiziarra izango dugu katakun. Folka, antifolka, punka eta bertzelako joerak berregin eta suntsitu eta gero beraien bide propioa egiten duen Vigo-ko taldea. Frutal death diska berria aurkezten dabiltza eta biboliña, gitarra eta akordeoiaz beraien doinuak eskeiniko dizkigute.









https://trilitrate.bandcamp.com

SOLASALDIA

2012ko mobilizazio eta herri kontsultekin hasi zuten Herrialde Katalanetan independentziarako bidea, azken urte hauetan prozesu soberanista areagotuz. Nahiz eta akordio instituzionalek bidea mantsotu egin duten, gizarte katalanak tinko eutsi dio prozesuarekin antzinera jarraitzeari. 2014ko azaroaren 9an hilabeteetako prestaketa lanak izan zuen kontsulta, eta beranduago 2015eko irailaren 27ko hauteskundeen bitartez eman zen parlamentuaren osaketa, hagitz mugarri garrantzitsuak izan dira Katalanek egiten ari diren bidea ulertzeko. 
Bereziki CUP alderdiak eta Herrialde Katalanetako ezker independentistak duen papera ezagutzea interesgarria iruditzen zaigu, nazionalismoko eliteen aurrean alternatiba soberanista bat proposatzen baitute. Independentzia nahi dute guztia aldatzeko, ezkerretik eta desobedientziaren bitartez.  

Horretarako, ekainaren 2an, ortzirala, Isabel Vallet, CUP-eko kidearekin eta Kataluniako parlamentari izanarekin solasaldi bat edukitzeko aukera izanen dugu, gaur egun Katalunian bizi duten prozesuaz, eta CUP alderdiaren paperaz gehiago jakin dezagun. Vallet-ekin batera ere Gorka Bereziartua, Argiako kazetaria gurean egonen da solasaldia bideratzeko. 
Gorka Bereziartua


GOIENER-en eskutik hitzaldi-tailerra

Energia, batez ere elektrikoa, gaur egungo gizarteetako oinarrizko ondasun bilakatu da, ura edo elikagaiak bezain beharrezkoa. Gaur egun merkatu elektrikoaren komertzializazioa liberalizatua badago ere, sektore estrategikoa bilakatu da energia eta honen kontrola enpresa gutti batzuen esku gelditu da. 

Azken urte hauetan, merkatu elektriko horren kritika egiten ari da eta oligopolioen antzinean bertze aukera batzuk zabaltzen ari dira: Energia komertzializatzen duten energia kooperatibak. 

Kooperatiba hoietako bat da Goierrin 2012an sortutako Goiener. Goienerren helburua herritarrek oinarrizko ondasun honekiko kontrola berreskuratzea da, honen garrantziaz jabetzea, energiaren kontsumo arduratsu eta iraunkorra bultzatuz.



Ekainaren 1ean, ortzeguna, arratsaldeko 20:00etan, Kataku Herri Ostatuan Goienerren eskutik merkatu elektrikoari, dauden alternatibei eta Goienerri buruz gehiago jakiteko aukera izango dugu. 


http://www.goiener.com/eu/

TODO CUMBIA In-corporación In-vocación


Oinarrizko osagai bezala, gorputz eta abotsera nator, espresio-gune amankomun direnotan murgilduaz, abesti popular bat, ekintza(akzio) baterako gakotzat erabiliaz.  Nolabaiteko deialdia bailitzan, amankomun eta norberena era berean.
Gorputza, berbak, kontaktu mikrofonoak, DIY grafito sintetizadorea ta fototheremin-a bezalako gailuekaz, soinudun mugimendu paisai bat, ritual txiki bat osatuaz.
Mugitze zaratatsudun gorputza, 
berbak ahoratzen. 
Kantura hurbilketa bat. 

Myriam Rzm-ren eskutik performance-a. 
Igandean arratsaldeko 20:00tan.

ABOVE THE TREE

1993.urtearen bueltan Miguel Indurainek garaipena lortu zuen Senigallian, Italiako ipar-ekialdean aurkizen den herrixka ttikian. Handik metro gutti batzuetara, hor nonbait, Marco Bernacchia mutiltxo gaztea bere aitatxiren gitarraren traste zaharretan blues doinuak marrazteko saiakerak egiten zebilen zuhaitz baten azpian. 
Urteen poderioz eta “Gallina” bezalako rock talde esperimentaletan arituz, musika jakintza haunditu ahala, gitarra zaharrari ere eguneraketa batzuk egingo dizkio garaian garaiko beharren arabera. Poliki poliki, pedal ezberdinen laguntzaz eta mikrofono zatar baten soinuaz ABOVE THE TREE emango du ezagutzera.

Gaur egun bera da kontinente europearrean zehar dabilena musika zabaltzen eta nola ez Katakun izango du bere hurrengo etapa. Heldu den ortzilin 22:30tan izango dugu bere soinu goxoak entzuteko aukera. 

https://www.youtube.com/watch?v=igbdaEnx3y0


Doble capa+ Occhi di farfalla

DobleCapa
Biko formatuan taularatzen den Madril hiriko banda da Doble Capa. Arianne Picón (Bateria) eta Mario Navajas (CigarBoxGuitar) dira taldeko kideak, eta musikalki, rock giroak lantzen dituzte.
https://doblecapa.bandcamp.com/releases

Occhi Di Farfalla
Occhi di Farfalla bikote akustiko bezala jaio eta laukote elektriko izatera pasa den taldea da. Miren (ahotsa) eta Hodeiri (kitarra eta ahotsa), Bati (bateria) eta Jokin (baxua) batu zaizkie. Kolore anitzeko abestiez bideaz gozatzeko eginiko ekintza musikala da honakoa. Bidean bi disko kaleratu dituzte, azkena, 2016 urteko "Lerroetatik ihes" lana.
https://occhidifarfalla.bandcamp.com/

Kontzertu bikoitza izanen dugu beraz ostiral honetan (maiatzak 12, 22:30tan)

ESKEMAK diskaren aurkezpena



Sorotan Babies Sara eta Berako taldeak kaleratu berri duen diska Katakun aurkeztuko du larunbatean.
Iluntasuna, indarra, kaosa, baretasuna, erritmo pixutsuak, zarata ordenatua, ohiuak...
                                                     








...hoberena entzunaldi bat egin eta larunbaterako belarriak entrenatzen hastea.




disko berria hemen entzungai

kaskezur+candidato manchu

Ion Minde eta Iñigo Belzunegi Baztandar banaezinen taldeari
Imanol Zubieta eta Mikel Sanchez Lesakar musikariak lotu zaizkie berriki eta Beran Atala estudioan grabatutako "Azpisugeak" diska berria da beraien lehendabiziko emaitza. Rocka, popa, eta aurrean topatzen duten edozein musika motarekin jostatzeko prest dagoen sormen haundiko taldea da Kaskezur. Diska taula gainean defenditzera datoz eta irrikitan gaude beraien abesti berriak zuzenean entzuteko.
Beraiekin Candidato Manchu Iruindarrak arittuko dire.








https://kaskezur.bandcamp.com/album/azpisugeak
https://candidatomanchu.bandcamp.com/

AMEN

Ortzegun santu honetan mezaren ondotik, 22:30ak aldera Joseba B. Lenoir gure txamanak katakun sermoi berezia emango du Miren eta Ilargi laguntzaile berriekin. Gure arimaren alde erregu egingo dutenaren esperantzan...

















amen.

















 Bagatoz, eta hasteko Frantziatik datozen bi talde izango ditugu. Lystrata hitukoteak(Saintes) eta Robot Orchestra bikoteak  (Le Rochelle) rock doinu potenteak eskeiniko dizkigute.













info:

Lysistrata

Robot orchestra