NAFARROAREN GARAIA dokumentala GAUR
"Le quattro volte" filma Joseba Irazokik musikatua GAUR!
Baliabide
ugariko musikaria da Joseba Irazoki, bilatzaile nekaezina, dotore eta
pragmatikoa. Konposizioan ezezik bat-bateko
inprobisazioan ere interesatua. Oraingoan
Michelangelo Frammartinoren Le
Quattro Volte
filma bere soinu banda partikular gisa interpretatuko du.
Le quattro volte edo bizitzako 4 faseak, pelikula ederra eta hunkigarria da, soila eta sakona. 2010an Cannesen europako film onenaren saria eskuratutakoa, Calabriako mendietan kokatzen den Caulonia herri ttikiaren bizitza kontatzen du filmak.
Le quattro volte edo bizitzako 4 faseak, pelikula ederra eta hunkigarria da, soila eta sakona. 2010an Cannesen europako film onenaren saria eskuratutakoa, Calabriako mendietan kokatzen den Caulonia herri ttikiaren bizitza kontatzen du filmak.
Trailerra:
http://www.youtube.com/watch? v=RpDSlbNj8bE
AMETSEN LIBURUA
Preso, erbesteratu edo deportatu diren edo izan diren ia bostehun lagunen ekarpenak biltzen dituen Ametsen liburua aurkeztuko dute gaur Katakun 19:30etan.
BETUNIZER kontzertua Ekainak 6 Astelehena
Valentziatik dator lurrazalean zeresan handia ematen dabilen hirukote bizi-bizi hau. Curriculum luzea duten hiru lagun hauek Betunizer taldea sortu zuten eta dagoeneko hirugarren diskoa, 'Gran Veta' izenekoa (B-Core), dakarte beso azpian. Post-hardcorearen oinarrizko patroiak zizelkatuta dituzte aspalditik, baina hortik harago funkyarekin eta beste doinu batzuekin ere ausartzen dira, beti ere urgentzia, oldarkeria, barnera sartzen diren erritmo astunak eta erritmo bizi-bizia erakutsiz; ausartzen denari dantza egiten saiatzeko gonbidapena luzatuz.
https://betunizer.bandcamp.com/
PERLAK kontzertua Ekainak 5 Igandea
Subscribe to:
Posts (Atom)