AMORANTE

Amorante Iban Urizarren bakarkako proiektuaren izena da. Elgoibarko musikaria hainbat alditan ikusi izan dugu Beran barna, baita Katakun ere, Andrakan taldearekin. Izan ere aurpegi aunitzeko musikaria dugu Iban, Mengele Quartet, Cafe Teatro eta Bizarra taldeetako partaide izateaz gain, Rafa Rueda, Joseba Irazoki, Mursego eta Joseba Tapiarekin ere aritu izan da bertzeak bertze eta horrez gain kolaborazioak ere egin izan ditu Napoka Iria taldearekin kasu, tronpetarekin gehienetan baina baita bertze instrumentu aunitzekin ere.
Amorantek Folk kutsua du, ahotsa, gitarra, harmonium, perkusioa eta tronpetaz, aspaldiko kopla, flamenkoa, afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musikak jorratzen ditu.
Biluzia eta sakona.

"Zomorroak" laburmetraiarentzako egindako abestiak =hemen= entzungai.

Abenduak 26 Ortzila
22:00tan







AGUXTIN ALKHAT dastatzeko aukera MAHUMAK unkigarriek lagundurik



                                                AGUXTIN ALKHAT

       Aguxtin Alkhatek, etorkizun arrunt aitzin markatua ukan lezake euskal 
musikaren paisaian eta berezikiago belaunaldiz belaunaldi songwriting folk-trad lurraldea den Iparraldean. Inahala hirukotearekin hasi bada ere musikagile-kantari gisa, heletarrak geroztik, ohidurazko eskema utzia du eta herrialde elektrikoagoen bisitatzera abiatua da bakarka. Boz hauskorra baina beti trinkoarekin, testu aldi berean intimoak eta unibertsalak eta noizbehinka 70 urteetako US rock eszenara ekartzen gaituzten eraginekin. Orai ikus dezakegu, Willis Drummond-eko bi musikari , Xan Bidegain ta FĂ©lix Buff, eta Sister Simone and the Holly Balls-eko  Julien Labat gitarristarekin osaturiko formakuntzan. Diska berriaren grabaketaren ondoren lehenbiziko kontzertua izango dute Katakukoa, abestiak labetik atera-berritan dastatzeko aukera beraz.


MAHUMAK

MaHumaK duela 30 urte sortu zen ipar euskal herrian. Taldea diskretua egon
bada ere, entzun dutenen artean ospe handia du. Sorkuntzak eta zuzenekoen plazer handiak  hazten ditu taldekideak. Indie rock eta british new-wave artean kokatuz, post punk talde honek musika sakona jotzen du, John Corfield kantariaren hitz pertsonal eta unkigarriek lagundurik.