Pulcinella zuzenean

Bart gaueko irudi batzuk:




Pulcinella, larunbat hontan


PULCINELLA
IRAILAK 22, larunbata
arratseko 8etan (punttual xamar)
KATAKUKO TERRAZAN
Antolatzaile: Kataku eta Bidaxka ostatuak

















Ieeep!! Itzuli gara!

Udako atsedenaren ondotik, larunbat honetan Okzitaniako Tolosatik datorren talde batekin hasiko dugu Katakuko kontzertu denboraldia.
PULCINELLA izeneko talde honek jazzarekin eta jazzaren mugetan dauden soinu eta erritmoekin jostatzen du; bateria, kontrabaxua, akordeoia, saxoa, flauta eta euren zuzenekoa arront berezia egiten duten bertze hainbertze instrumentu erabiltzen dituzte.

Pulcinellaren musika aldez aurretik dastatu nahi izanez gero hementxe duzue beraien web orrialdea, aski txukuna eta bortz minutu eskaintzea merezi duena, dudarik gabe:
http://pulcinellamusic.com/ 





Zuzeneko bideo bat, hemen:
Pulcinella @ Transilvania Jazz fest