Elvis Caino

Elviscaino gabon gauean itzuliko zaigu Berarat, zakua biniloz betea, bizarra egin gabe eta besta gogoarekin...




Mikel
















Musikazuzenean web orrialdetik bildua:

MIKEL UGARTE 1980-2011

Gaur, Abenduak 19, Mikel Ugarte, Izaera taldeko gitarra-jotzailea hil da. Pasaden larunbatean, Bera (Nafarroa) herrira bere taldearekin kontzertu bat jotzera zihoalarik, bidean auto istripu bat izan zuen, ondorioz larriki zauritua suertatuz. Koma egoeran bi egun egon eta gero, gaur arratsean eman du azken arnasa. Musikaria, musikazalea, musika eragilea... eta batez ere, laguna!

Euskal Herriko musika eszenan ezinbesteko izena izan da berea, nahiz eta askorentzako izen ezezaguna izan. Iñurri lana eginez, musikaren arlo guztiak ukitu zituen, beti ere eskuzabal, kable bat botatzeko prest. Musikari bezala Izaera taldean astindu zituen sei sokak, poza, algara, amorrua eta ostia txarra helaraziz riff bakoitzean. Gitarra-jotzaile aparta izan gabe, sentimendua eta energia trasmititzen zuen horietakoa zen, akademiako ikasle baino, bihotzak gidaturik jotzen duen horietakoa. Plazerra zen zuzenekoetan ikustea.

Bide horretan, soinu teknikari bezala ere jardun izan zen: Zuzenean eta estudioan. Ugariak izan ziren Landetxa (Irun) auzoko estudio txikitik eta Psilocybenea aretotik pasatu ziren musika taldeak, Bidasoa aldeko musika eszenaren zati handi bat grabatuz: Kabul, Luz de Putas, Pinbol, Blood Seekers.... Orain ere langitza horretan zebilen Naica taldearen lehen diskoaren grabaketan. Zuzenekoetan ere ibilitzen zen, hori baitzuen ogibide. Beti eszenatokiaren albo batean, ezkutuan, monitoreetako soinu teknikari lanak egiten zituen. Alex Ubago, Barricada, Su Ta Gar edo Zea Mays bezalako taldeen bere eskuetatik pasa izan dira, ere.

Bere senide, taldekide eta lagunei besarkada bero bat!

Bizitza zakurra da gero!!!
Zauden tokian zaudela, igo bolumena Marshall puta horri!

La Seconde Méthode, argazki gehiago

Honatx Dani Irazokik bidali dizkigun argazki eder batzuk. Bidenabar oroitarazi nahi dizuegu norbaitek kontzertuen kritika/kronika/testu/irudi/audio edo zernahi argitaratu nahiko balu, ateak parez pare irekiak ditugula...
Milesker Dani!




La Seconde Méthode

Abenduak 8, ortzeguna
Arratseko 8etan

















Laukote honen musika trance, rock eta noise estiloetan kokatzen ahal da,
baina afrikar tradizioaren ukitu nabariarekin. Izan ere, Abaye Adam
Abakar taldeko abeslaria Txadekoa da, eta talde hau sortu baino
lehen denbora luzez bidaiatu zuen Afrika eta Europan barna
abeslari eta ipuin-kontalari bezala. Frantzian Nicolas
Lafourest 'Cannibales et Vahinés' taldeko gitarjolea ezagutu zuen,
eta hortik sortu zen La Seconde Méthode taldea.

taldearen web orrialdea