Bide Ertzean zuzenean

Azaroaren 25eko kontzertuko bi irudi. Ederra izan zen kontzertua, lanpara eta guzti etorri zitzaizkigun tolosarrak. Milesker Joni, Imanol eta Karlos!


Montoia zuzenean
















Joan den azaroaren 18ko kontzertuan grabatutako bi abesti, bata aspaldikoa eta bertzea azken diskakoa.

Ortziralean, Bide Ertzean

Joan den Asteburuan Xabier Montoia eta Ufestuek baztandarren zuzenekoak aditu ondotik, euskal pop musikaren erreferente nagusietakoa den Bide Ertzean taldea izanen dugu ortziral honetan taulagainean.

Tolosarrak hirukote moduan etorriko zaizkigu "Don Inorrez" beraien azken lana aurkeztera: Joni Ubeda, Karlos Aranzegi eta Imanol Ubeda, alegia.

Plazerra izanen da mostradore ertzean beraien doinuak aditzea.

Montoiaren Mundu Miresgarria

Montoiaren Mundu Miresgarria
Bidehuts, 2011






















Gaur arratsean,
22:30etan,
Xabier Montoia diska berria aurkezten, Maite Arroitajauregi eta Ibon Rodrigezen laguntzarekin.

Dirty Pink Photos

Joan den larunbatean izan ziren gurean Dirty Pink Ladies taldea, izerdi ederrak bota zituzten taula gainean. Eskerrak aunitz taldeko jendeari eta baita Hondarbi eta Irundik hurbildu ziren lagunei ere.

Hona kontzertuko argazki batzuk. Sobera pink ez, baino dirty bai bederen:



Baztandar Punk Gaua!

Larunbat honetan Ufestuek talde baztandarra arituko da Katakun.
Ufestuek taldeak punk musika egiten du, Pottoka eta La Pollari zenbait keinu eginez melodietan. Bi lan argitaratu ondoren pista galdu genien, baina 2011 honetan itzuli dira disko berriarekin:
"Faxismoaren harra".


Partaideak:

    * Iban (baxua eta koroak)
    * Etxamendi (gitarra)
    * Xabi (ahotsa eta gitarra)
    * Joseba (bateria)


Diskografia:

    * Faxismoaren harra (2011)
    * Lanari mus (2004)
    * Ufestuek (2002)

Xabier Montoia zuzenean
















Ez da Xabier Montoiak ostatu honetan jotzen duen lehenbiziko aldia. Azkenekoan ordea, ostatuak oraindik Zizka zuen izena. Ibilbide luzea duen musikari eta idazlea dugu Montoia, urte auniztan musikari beratarrez inguratua plazarik plaza ibilitakoa.
Laster diska berria ateratzekoa da Xabier Montoia, eta hori bakarrik berri haundia litzateke, 2002koa baitu azken musika argitaralpena. Oraingoan Ibon Rodriguez (Eten, Le Noise) eta Maite Arroitajauregi (Mursego) bidaideekin landu du Montoiaren Mundu Miresgarria diska.
Berri hobea da laster beraiekin izanen dela gure taula gainean.

M-ak talde mitikoaren garaietatik beti euskal musikaren brankan izan da Xabier Montoia. Pop musikari bestelako eraginak gehituz, dela musika beltza, direla dantzarako erritmoak, dub, rock edo punka eta beti ere hitz borobilekin, egunerokotasunari eta mamu unibertsalei begiratu pertsonal eta ironikoa eskainiz.
Eta zuetako aunitzek ezagutzen duzue Maiteren lana, Mursegorekin eta bertze zenbait lagunekin kolaboratzen duenean ere ez da oharkabean pasatzen. Ibon ere hainbat proiektu interesgarriren atzean dagoen musikari haundia da, beharbada ezagunenak Eten taldea eta Kafea eta Galletak ekimena.

Osagai guzi hauekin, azaroaren 18koa, dudarik gabe, ortziral gau berexia izanen da han biltzen garen guztientzat.

Diskografia:

M-ak

   1. M-ak (IZ, 1983)
   2. Emeak, eta Arrak (Nuevos Medios, 1986)
   3. Zuloa (IZ, 1987)
   4. Barkatu Ama (IZ, 1989)
   5. Gor (Zarata, 1990)

Bakarka

   1. Beti Oporretan (Esan Ozenki, 1995).
   2. Hemen (Esan Ozenki, 1997).
   3. Lagunak, Adiskideak... Eta Beste Hainbat Etsai (Esan Ozenki, 1999).
   4. Ni ez naiz Xabier Montoia (Metak, 2002).
   5. Montoiaren Mundu Miresgarria (Bidehuts,2011).

Dirty pink ladies


Hiru hilabeterako prestatu genuen agendaren erdira iritsi gara jada. Hainbat talde pasatu dira azken asteetan, baina oraindik aunitz falta da. Laster izago ditugu Xabier Montoia, Bide ertzean, Second methode eta Anai arrebak taldeak. Zoritxarrez eta agendan sartuta bagenuen ere Dama taldeak ezingo du bere emanaldia egin.


Azaroak 12 Larunbatarekin Dirty pink ladies taldea izango da katakun. Hementxe kartela eta informazio pixkot:



The Dirty Pink Ladies taldea Alain Martinez, Urko Roa eta Jon Gracia-ren bateratzearekin bat sortu zen 2005eko azaroan Iruneko herrian. 60. eta 70. hamarkadako Love, Jefferson Airplane, The Rolling Stones edo MC5 bezalako taldeenganako mirespenak zer esan handia izan du irundarren soinuan.
Urtebetez konposatzen aritu ondoren “The return to the action!” izenpean lehen Ep-a argitaratuko dute kritika ezin hobeak jasota. Diskoak Turbonegro edo Sewergrooves talde esanguratsuen alboan jotzeko aukera ematen die.
2009an Gaztelupeko Hotsak diskoetxeak begia bota eta Bloody Hotsak rock zigilupean fitxatuko dute. Emaitza beraien bigarren estudioko diskoa “Sunrise Orchestra” da, trilogia bat izango den lehena hain zuzen. Berriz ere kritika bikainak jasoko dute prentsa musikal nazionaletik. Biran hasteko Rakel Canales pianoan eta Iker Martinez bigarren gitarra bezala batuko dira taldera. Trashmen, Brant Bjork, Roy Loney & SeƱor No, Baby Woodrose, etab.ekin jotzeko aukera dute. Bira amaitu ondoren Jon eta Rakel-ek taldea utzi eta baxu lanetan Jon Sanchez arituko da, Layo Raser taldeko partaidea bera. Egun taldeak, kontzertuekin batera, beraien hirugarren lana izango den “Sunrise Orchestra vol. II” diskoaren lanetan dihardu.