Euskatakariak

Joan den apirilan grabatutako bideoa hemen.
17. Korrika apirilaren 11n ailegatu zen Berarat, eta gure ostatuaren ate paretik pasatu zen gainera. Korrikari eta euskalakariei merezi duten harrera egin genien bertan:


If if Between argazkiak

Larunbateko kontzertuko irudi pare bat:


Blazen-Mendizabal argazkiak

Ortzeguneko kontzertuko argazki batzuk. Bideotxo bat ere jarriko dugu laster, kontzertuaren audioarekin. Norbait animatzen da kontzertuaren kronika egitera?









Chris Blazen + Alex Mendizabal

Maiatzak 19, ortzeguna
19,30h

caput mundi Eroma hiritik zuzenean....

chris blazen (baxua eta ahotsa) (euskaraz kantatuko du!)
+
alex mendizabal (aire hasperenak)

Curva Chiusa (Alex Mendizabal + Chris Blazen)




Alex eta Chrisek osatzen duten Curva Chiusa proiektuaren ekintza bat, musika mugimenduan.

Bi pajaro hauek Katakun emanen duten kontzertuak ez du honekin zerikusirik izanen, bakoitzak bere aldetik emanaldi motz bana eskainiko baitigu.

Dena den, norbait gogoekin gelditzen bada, larunbat goizean bertan Curva Chiusak Urumea ibaian barna emanen du kontzertu mugikorra. Curva Chiusa Urumea.

If if between

Maiatzak 21, larunbata
Arratseko 22etan

Tolosatik (Frantzia) datorren rock taldea.

Joseba Irazoki zuzenean

KONTZERTUAREN KRITIKA
Maiatzak 6, ortzirala

Joan den maiatzaren 6an Joseba Irazokik bere proiektu berria aurkeztu zigun Katakun. Guk Joseba "gitarra ta bonbo" Irazoki jarri genuen kartelean, hori baitzen genuen erreferentzia bakarra. Kontzertuaz gozatu ondotik gauza aunitzez gehiago daude errateko. Kasu honetan emanaldian izan zen lagun batek (E. Jori ezizenez sinatzen du) idatzi du kronika eder hau www.musikazuzenean.com web orrialdean. Guk hemen kopiatu dugu.



Kronika eta oztiyak! Hara nik zer aditu eta ikusi nuen;


Joseba Irazoki ezagutzen duenak badaki zer nolako musikaria den. Gitarra ongi baino hobeki menderatzen du, teknika soberan… eta adierazmena (espresioa) eta sormena ederki. Musikari honek hainbat proiektu dituenez, entzule gehienok ez genekien Kataku ostatuko kontzertuan zer adituko genuen. 
Bezperan Arrasaten jo ondotik, batik-bat jende ezaguna edo hurbilekoa Berako ostatuan; lagunak, adiskideak, musikariak eta zaleak, tabernazaleak.


















“Joseba Irazoki, gitarra ta bonbo”. Horrelaxe aurkeztu zuten kontzertua. Lehenbiziko zatian gitarra, ahotsa eta bonboaren soinuak aditu ditugu batik-bat. Distortsio handirik gabe, soinu gozoak, soka bakoitzaren tentsioa airean sumatu dugu. Ahotsa ere ederki, ingelesez oraingoan; hitz gutti batzuk bakarrik ulertzen ditut ingelesez… baina bost axola; musikaria jostetan ibili da ahotsaren bolumenarekin, ahots-kolpeekin, isiluneekin, doinuarekin edota hizkuntzaren soinuekin. Modu horretan hiruzpalau kantu eder jo ditu; soinua ona, giro ederra musikariaren eta entzuleen artean. Gehiago, faborez!


















(Josebak etena egin du, atsedena, kanpoan zigarroa erretzeko; indarrean den legeari “esker”, ostatuan bi katu. Jendea non? Nola ez, atarian, zigarroa erre eta solasean)



Bigarren zatia; 12 sokako gitarrarekin agertu da Joseba, irriz. Hasieran belarriarentzat gogorra egin da distortsiorako aldaketa, gainera, gitarra berezi horren afinaziora edo soinura ez gaude ohituak. Sonoritate berezia. 
Poliki-poliki, berriz ere kontzertuan buru-belarri sartu gara, soinua barneratu dugu, afinazioan arazorik ez. Gitarraren doinuak ez dira arruntak, jotzeko modua ere apartekoa da… ona! Sokak tentsatu, airean jo, distortsioa + zenbait pedal eta efektu…
























Umoretik jo du musikariak, edo umoretsu gaude bertzela gu; Hiru Truku taldeak jotzen duen “Zazpi nobio” abestiaren moldaketa aditu diogu Josebari, Bob Esponjari (sic) keinuka egin dion bertze bat ere bai… gitarra jolea nolabaiteko estiloa eraikitzen ari da bere ibilbidean, kanta bakoitzak giro batean murgildu gaitu; jendea txaloka, kontent eta gustura, Joseba hazi da, nola ez; inprobisaziotik, esperimentaziotik, folketik, rock-etik… mila iturritatik edan du eta edaten du musikari nafarrak; kanturen batean punteoaren arrastoa aditzen da, baina ez dago punteo naxkagarririk… 
Axeri Dantza doinu tradizionala jo al du? Bai, ta gainera entzuleak dantzara gonbidatzen ditu. “¡Me vuelves loco!” lelo zirikatzailea; tabernariak ere erotzen du Joseba. 






















Bukaera aldera entzun ditugu horrelakoak, Josebaren estiloa osatzen duten bertze perletako bat: expantuk. Musikaria harro eta pozik, gustura, entzuleak zirikan. Jendea ajarika,  txaloka, Joseba, ez isildu, segi jotzen.

Bukatu baino lehen, txalo zaparrada beroaren ondotik… Laboaren doinuen oihartzuna. Bat-batean sortu da kantu-elkarrizketa publikoko neska batekin, izan ere, Lizardi-ren bertsioak jendearen barrena ukitzen du... 

Hortaz… zer? Musikaria zoriondu, egiten ari den ibilbidearekin gozatua hartu; eta horrelako kontzertuak aditzeko aukera ematen diguten tabernari, teknikari eta antolatzaileei eskerrak eman.



























Brrrrr, bbzzzzzz, ffffiii…… hurrengo arte, Joseba ta bonbo.




TESTUA: E. Jori     
ARGAZKIAK: Asier Gogortza


Bill Callahan

Azken boladan gehien aditzen dugun diskoetako bat da "Sometimes i wish we were an eagle", Bill Callahanena. Kristoina!
Portzierto, Donostin izanen da larunbat honetan, kasualitatea guk egun berean If if between taldea izanen dugu Katakun. Dena ezin...

Hemen duzue disko hortako abesti pare bat:

Bill Callahan - Eid Ma Clack Shaw 
Bill Callahan - Too many birds

On egin!

Stefanino De Santis

Stefanino De Santis musikari eta malabarista italiarrak iaz Katakun egindako emanaldia, Marko Ieiek grabatu eta editatua.
Ia aurtengo udan berriz hemen barna ikusteko aukera dugun...
Fiesta popular!!

Andrea Rottin

Kukuarenak bezala, urtean behin entzuten ditugu Andrearen kantuak. Txekiako bakarlari honek iaz egin zigun bere lehen bisita eta aurten ere urtea hasi bezain laster errepikatu du gurean.
Bitxikeria bezala aipatuko dugu, Katakuko kontzertuaren biharamunean Korrikako zenbait kilometro korritu zituela Tafalla aldean. Aski konten tipoa.
Gu ere hala gelditu ginen bere emanaldiaren ondotik, eta espero dugu heldu den urtean ere gure artean izanen dela negua akautu baino lehen.

Bitartean, honatx bere iazko eta aurtengo argazki bana, eta kontzertu baten audioa:


















Andrea Rottin live @ Kataku 2010


















Andrea Rottin live @ Kataku 2011


Andrea Rottin Katakun zuzenean, 2010

Joseba & Felix

Joseba Irazoki eta Felix Buff Katakun izan zireneko kartel xelebrea: